berria.info

 

Osteguna, 2013ko azaroak 14a.

 

Berdinduta jarraitzen dute Anandek eta Carlsenek.

 

XAKEA. Azken hiru partidetan bezala amaitu zuten atzo laugarrena: berdinduta. Viswanathan Anandek eta Magnus Carlsenek bina puntu dituzte Chennain (India) jokoan den Munduko Txapelketako finalean. Anandek pieza zuriekin jokatu zuen, eta Carlsenek, beltzekin. Bihar alderantziz jokatuko dute bosgarren partida.